Ekarpenak

Teknologia Berriak
  • Aukeraketaren zergaitia:
Gu Gasteizko unibertsitatean ikasten ari gara. Magisteritza aukeratu genuen eta jada 3.urtea da gurea. Aurten teknologia berriak ikasgaia daukagu eta gure taldeak blog hau egin dugu. Hasiera batean, teknologia berriei buruz hitz egitea erabaki dugu, jorratu behar dugun gaia hori izanen da eta aurrerago hainbat esparrutan izandako eragina ikusiko dugu. 
Horregatik garrantzitsua iruditzen zaigu lehenengo teknologia berriei buruz orokorrean hitz egitea hauek hobeto ezagutu eta ulertzeko.
  • Bitarteko grafikoa:

  • Informazio iturria:
http://www.youtube.com/watch?v=_JZk2V3SXT4
  • Iruzkina:
Interneti esker, teknologia berriak gure bizitzan sartu dira. Teknologia berriei buruz hezkuntzan, medikuntzan... hitz egiten denean, arlo hoietan egiten den interneten erabileraz hitz egiten ari gara hain zuzen ere.
Baina, zer da internet?, noiz sortu zen?, zertarako balio digu?. Jarraian galdera hoiei erantzuten saiatuko gara modu labur eta ulerkor batean.

Internet:
Internet mundu osotik edatuta dagoen sarea da. Sare honetan milaka ordenagailu konektatutak daude telekomunikazio infraestruktura haundi baten bidez. Guzti honek informazioa formatu desberdinetan partekatzeko aukera ematen digu: textua, irudiak, soinuak...
Gaur egun internetek milaka erabiltzaile ditu eta egunetik egunera geroz eta jende gehiago hartuz doa. Interneten berezitasun haundiena, ez dela herrialde batekoa, ezta enpresa batena ezta pertsona bakar batena baizik eta, jende askoren lanaren ondorioa da.
Noiz sortu zen:
Nahiz eta, jende askorentzako internet zerbait berria den, 1969an sortu zen Estatu Batuetan ARPANET-en sorrerarekin ARPA-k finantziatutako sarea. Estatu Batuak teknologiari dagokion esparruan munduaren tontor gorenean jarri nahi zuten eta ordenagailuek zuten informazioa gordetzea gerra denboretan. Horrela ordenagailu bat izorratzen zenean informazioa beste batera bidaltzen zen.
1980an zientzialari eta ikertzaile amerikarrak antzeko proiektu bat eraman zuten aurrera eta beraien helburua zientzia eta hezkuntzaren artean informazio garrantzitsua partekatzea zen. Proiektu honek NSFNET ( Fundacion Nacional para la Ciencia ) izena jaso zuen.
Aldi berean antzeko proiektuak sortzen joan ziren Europa eta Asian barrena. Beraz, konexio hauek haunditzen joan ziren gaur egun internet bezala ezagutzen dugunera iritsi arte. 
Zertarako erabili dezakegu:
Gauza asko egin ditzakegu interneten bidez. Adibidez: mezu elektronikoak bidali, edozein herrialdetako pertsonekin harremana izan, edozein motako artikuluak erosi, bidaia bat prestatu, edozein ikastetxetan ikasi naiz eta bertan ez bizi... Guzti hau eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. Internetek ez du lorik egiten eta egunetik egunera gauza geihago egin ditzakegu interneten bidez arratoiaren mugimendu soilarekin.


  
Liburu elektronikoak

  • Aukeraketaren zergatia: 
Gai hau aukeratu dugu nahiko interesgarria iruditzen baitzaigu "Book"aren istorio hau. Zenbat eta publizitate gehiago ikusten da liburu hauei buruz, baina... hain potenteak dira tramankulo hauek? Egia esanda nahiko erakartzen dute, txikiak eta gainean eramateko aproposak baitira. Dena den... zer pentsatuko dute honi buruz liburu horietako idazleek? Eta liburu saltzaileek? Ez dut uste hauek hain ados egongo direnik.


  • Bitarteko grafikoa




  • Informazio iturria:
 http://www.youtube.com/watch?v=jX9ta1e_kyQ


  • Iruzkina:
Urteak aurrera joan ahala,  teknologi berrien hedakuntza ere aurrera doa gure gizarte honetan: etxetresna elektriko hobeak, mugikorren aurrerakuntzak, medikuntzaren hobekuntza.... eta horrela jarraituko bagenu orri osoa beteko genukeela uste dut. Baina horietatik berrienetarikoa liburu berezi hauek direla esango nuke. 22 urte ditudala ez nuen inoiz pentsatu liburu tradizionalak pantaila batera pasatuko zirenik. Baina hala gertatu da eta hau ez zela sekula gertatuko pentsatzen bagenuen...oso erratuta geunden!
Honek ez du esan nahi antzinako liburuak zaramara bota behar ditugunik, inola ere. Denok dakigun moduan, badaude produktu batzuk denbora aurrera doan heinean hobetuz doazenak baina ez direnak derrigorrezkoak edukitzea eta zientzia batzuen aurrerakuntzak hobeagoak direla guztiontzat.
Dena den, gauza berriei buruz ere jakin behar dugu, gure bizitzarako aproposak edo ez diren jakiteko.
Denok entzun dugu liburu berri hauei buruz, ezta? Baina...zeintzuk dira liburu elektronikoen abantailak? Horra hor nire iritzia: 
Liburu elektronikoa liburu tradizionalen bertsio digitala da, praktikoa (gainean eramateko oso aproposa, beti neurri berdina baitu), ekonomikoa (ez dituzu erosi behar irakurri nahi dituzun liburu guztiak, interneten asko baitituzu), bizkorrak (irakurri nahi duzuna internetetik momentuan deskargatu dezakezu)....eta horrez gain, informazio iturria ere bada!
Dena den, berdin irakurriko ote da pantaila batetik liburu batetik baino? Bere orri finekin, irudiekin, usainarekin... Eta zer pentsatuko ote dute honi buruz idazleek? eta liburu saltzaileek?
Ez dakit zuek, baina ni, oraingoz, liburu tradizionalak irakurtzen jarraituko ditut.




TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILPEN APROPOSA FAMILIAN

  •  Aukeraketaren zergaitia:
Garai batean ez zegoen teknologia askorik baina geroz eta arlo geihagotan sartzen joan da. 
Gaur egun, Lehen Hezkuntzako haurrak berehala jartzen dira kontaktuan teknologiarekin geroz eta azkarrago. Eskolan ere teknologia berriak erabiltzen ari dira eta oso harraroa da gaur egun ordenagailurik ez duen etxea topatzea.
Haurrek geroz eta geihago erabiliko dituzte teknologia berriak eta onurak lortu ahal izateko egoki erabili behar dira. 
Gai hau haukeratu dugu oso garrantzitsua iruditzen bait zaigu familiak teknologien berri izateaz gain, egoki ezagutzea. Ondo ezagutu ez gero, haurrei erakutsi diezaieketelako egoki erabiltzeko modua eta horrela oso lagungarriak suertatuko dira.

  • Bitarteko grafikoa:

  • Informazio iturria: 
http://www.youtube.com/watch?v=YEA7xY_mWTA
  • Iruzkina: 
Nik uste, etxeeten teknologia berrien ( telebista, internet, bideojokoak eta telefono mugikorren ) presentzia dela eta, gurasoek horien erabilpen apropos eta hezitzaile bat lortzeko oinarrizko jarraibideak ezagutu behar dituztela, garapen psikologiko apropos bat indartu eta ondorio negatiboak gutxitzeko. Jarraian teknologia berrien alde positiboak eta alde negatiboak aipatuko ditut:
      Positiboak:
- Teknologia berriak ( telebista, ordenagailuak, bideojokoak, internet eta telefono mugikorrak ) ezagutza berrien iturriak dira.
- Internet eta ordenagailuen erabilera onak lexikoa handitzen lagun dezake.
- Telefono mugikorra eta interneten erabilera aproposak pertsonen arteko komunikazioa eta erregulazio emozionala erraz ditzake.
- Ordenagailuen erabilera aproposak gaur egungo gizartearen funtzionamendua hobeto ulertzen lagun dezake.
- Bideojoko aproposetan garatzen diren ariketak garapen psikologikorako onuragarriak dira.


     Negatiboak:
- Teknologia berriek adikzioa eta autokontrolerako zailtasunak eragin ditzakete.
- Gainbegiraturik gabeko telebista eta bideojokoek portaera ez-aproposak imitatzea errazten duten baloreak indar ditzakete, benetako mundua eta fikzioaren arteko bereizketa zailago eginez.
- Telebista eta interneten erabilera desegokiak sexualitateari buruzko ikuspuntu irreala eskain dezake, bi pertsonen arteko harreman afektiboa alde batera utziz.
- Internet eta telefono mugikorrak familia arazoen aurrean ihesbide gisa ager daitezke, hauei aurre egin ordez.
- Mugikorretan hizkera desegokia erabiltzeak ohitura linguistiko txarren eskuraketa erraz dezake.


 Hau guztia ikusita, nire ustez gurasoek hainbat gauza egin ditzakete teknologia berriak egoki erabil daitezen eta haurrek probetxu gehien atera dezaten:
- Posible bada, telebista, telefono mugikorra edota bideo-kontsola ikasteko tokitik kanpo ipini.
- Haur eta nerabearekin teknologia berrien erabilerako ordutegi bat ezarri.
- Edukiak gainbegiratu.
- Eduki aproposekin harremana sustatu, ez-aproposekin harremana debekatu ordez.
- Gogoratu arauak hobeto ulertzen direla seme-alabek ulertzen badituzte eta beraiekin elkar banatu baditugu.
- Beste aisialdi aukera batzuk indartu: kirola, irakurmena, lagunak...




ESKOLA TEKNOLOGIA BERRIEKIN, OKERREKO BIDETIK DOA?

AUKERAKETAREN ZERGATIA:
Gai hau aukeratu dugu aurreko iruzkinean familia barruan ikusi ditugulako teknologi berriak eta honako honetan ikusiko ditugu eskola baten barruan, zer nolako abantailak eta desabantailak dituen. 
Horretarako, testu bat aukeratu dugu non ikusten den eskola okerreko bidetik doan edo ez. Bideoan ikusi dauteke abantailak eta desabantailak.


BITARTEKO GRAFIKOA:
 



INFORMAZIO ITURRIA:



IRUZKINA: 

'Eskola 2.0': okerreko bidetik
Ana Perez. Emilse Benabides. Josean Bueno.
Irakasleak, EILAS sindikatuko kideak
Eskola 2.0 Hezkuntza Sailaren programa da, informazio eta komunikazio teknologia berriak gelara eramateko. Interesgarria dirudi, baina programaren lehen urratsak egin eta gutxira hasi dira Berritzeguneko arduradunen (irakasleari laguntzeko guneak dira Berritzeguneak) eta inplikaturiko irakasleen haserreak eta kexak. Eskola 2.0 programa horren barruan, EAEko eskoletara 20.000 ordenagailu berri bidaliko dira; zergatik kexatzen dira irakasle horiek? Ez zaie akaso nahikoa iruditzen? Kexa ez dirudi oso zentzuzkoa. Azter dezagun gaia, bada, eta hobeto ulertuko dugu haserrea.

Hasteko, aipatu behar da ordenagailu horiek ez dituztela ikastetxeek eskatu. Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak maiatzean plazaratu zituen neurrietako bat da Escuela 2.0 programa hori, Espainiar Estatuak Autonomia Erkidegoekin erdibana burutu beharrekoa (Estatuan 400.000 ordenagailu, arbel digitalak, WIFI konexioak). Berehala, EAEko Zelaa sailburu sozialistak bat egin zuen egitasmoarekin eta ekainean adierazi zuen EAEko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat 20.000 ordenagailu erosiko zirela (aurrekontua, 12.660.004,12 euro). Ikusten denez, gauzak goitik behera egiten ari dira, Zapaterok hasi eta Zelaak jarraitu: horrela helduko dira 20.000 ordenagailu horiek eskoletara, zerutik eroritako opari gisa. Kontua da eskola horiek askotan ezetza jasotzen dutela baliabide gehiago eskatzen dituztenean (ordu-kreditu batzuk, laguntza-irakasleak, obra eta konponketak, hornidura informatikoa bera...); eta orain, Zapatero eta Zelaaren graziaz, eskatu ez dituzten ordenagailuak eta arbel digitalak egokitzen zaizkiela; baina hori bai, 5. mailako geletarako. Nagusikeriaz tratatuta sentitzeko nahiko motibo badira. Eskoletako irakasle eta arduradunek jakiten dute zeintzuk diren beren beharrak, zer behar duten eta non; eta hori guztia eskatutakoan hainbestetan ezetza jaso ondoren, hara non honelako hornidura egokitzen zaien. Eta gero, hezkuntza agintariek ez dute lotsarik edozein forotan esateko ikastetxeen autonomia dela giltzetako bat eskolaren hobekuntzan. Ikastetxeen autonomia aintzat hartuko balute, irakasle eta zuzendaritza taldeak errespetatuko balituzte, gauzak nahitaez beste modu batean egingo lituzkete, eta beharrezkoa den hornidura informatikoa bestela antolatuko luke Hezkuntza Sailak.

Gainera, ordenagailua tresna bat izanik, garrantzitsuena ez da ordenagailuak geletara eramatea, baizik eta prozedura eta bideak ezartzea tresna horretaz egoki baliatzeko, eta probetxugarria izatea ikasleek ikas dezaten. Horretarako beharrezkoa litzateke aurretiko lana 5. mailako edukiak eta helburuen inguruan, horiei buruzko ezagutza informatika baliabide berriekin egokiago lantzeko. Bada, hau da planaren gabezietako bat: falta da, oraingoz, 5. mailara begira, egokitzapen didaktiko eta metodologiko zehatza irakasleoi laguntzeko. Erosi, bai, baina zertarako? Ez dago oso argi ikasgelaren eguneroko lanetik ikusita. Irakasleen lepora jausiko da egitasmoaren zama nagusia.

Zelaa sailburuak, ekaineko adierazpenetan esan zuen irailean ordenagailu berriak eskoletan egongo zirela; «en un tiempo récord» izan ziren bere hitzak. Baina ez zen horrela izan eta oraindik ez dira heldu. Esaten da seguruenik otsailean helduko direla. Baina, noski, 5. mailako irakasle guztiek egin dute bere urteko plana, martxan daude, eta ikasleek beren liburu eta koadernoekin ari dira lanean. Dirudienez otsailean helduko diren ordenagailu eta abarri nolako probetxu aterako zaion, laguntza edo oztopo izango diren, ikusteko dago oraindik. Gestio txarrak lardastu du, ez da onartzekoa gauzak horrela antolatzea. Badaude kezkatzeko motibo gehiago. Urteetan dirua inbertitu da sare informatikoa kable bidez ikasgela guztietara helarazten. Eta oraingo plan hau WIFI bidez datorkigula esaten digute. Gainera zalantzak badira WIFI sareek osasunean eragin kaltegarria ez ote duten; kezka hau hainbat eragilek ere plazaratu dute. Koherentzia falta ere badago: Lopez lehendakariak eta Zelaa sailburuak software librearen aldeko adierazpen publikoak egin dituzte, baina aldi berean Microsoft lizentzia eskatzen dute 20.000 ordenagailuen lizitazioan. Zein da egiazko apustua?

Azkenean irakasleon haserrea bereziki piztu da Eskola 2.0 planari begira antolatu den prestakuntza-planarekin. Inprobisazioa eta antolaketarekin haserre daude Berritzeguneetako arduradunak. Eta zer esan eskola eta irakasleei buruz? Derrigor bi orduz astean joan behar dute prestakuntza saioetara 5. mailako irakasle guztiek. Baina ez dago irakasle ordezkorik, eta horrek arazo handiak sortzen ditu eskoletan; gainera, zuzendaritza taldeek irailean ikasturtearen planifikazioa egin zutenean ez zuten horren berri izan, eta orain aurreikuspenak eta ordutegiak hankaz gora jarri behar dira. Kontuan hartu behar da hainbat eskolatatik beste herri batera joan behar dutela irakasleek prestakuntza saioak egitera. Irakasle, Berritzegune eta ikastetxeentzat zama astuna bihurtzen ari da proiektua, are gehiago egin den antolaketa honekin. Ez da harritzekoa irakasle eta ikastetxe batzuek prestakuntzari uko egin izana.

Zein da kontua? Eskolaren hobekuntza oinarritik lantzea baino propaganda politiko merkea bilatzen dela? Adierazi behar da komunikabideetan modernitatea heldu dela EAEko geletara, kosta ahala kosta? Madrilgo gobernuaren iniziatibak jarraitu behar dira, edozein modutan? Eskoletako arduradunekiko, irakasleekiko eta hezkuntza inguruko profesionalekiko errespetua falta da eta autoritarismoz jantzitako prozedurak soberan daude. Baina batez ere zera falta da, lan serioa, irakasle eta ikastetxeekin lankidetzan hezkuntza hobetzeko beharrezkoa zaiguna. Lekuan lekuko estrategiak, lehentasunak eta aukerak aintzat hartuta, baliabide gehiago -baita informatikoak ere- behar dira gure ikastetxeetan. Honek zerikusi gutxi du egin denarekin; ordenagailuen hornidura ezin da edozein modutan burutu, planteamendu metodologiko eta didaktikoak egoki landu gabe, ordenagailuen erosketa antzua izan baitaiteke. Informazio eta Komunikazio Teknologien esparruari dagokionez, gure eskoletan -eta ingurukoetan ere- esperientzia interesgarriak egiten ari dira azken urteotan; bultzatu, zabaldu eta balora ditzagun. Eta benetan berritze teknologikoa bultzatu nahi badugu, ikastetxeetan informatika gai hauen ardura daramaten irakasleon lanaren orduak behar bezala onartu beharko lirateke Lanpostuen Zerrendan, izan ditzaketen ondorio guztietarako. 

INFORMAZIO ITURRIA:
Berria aldizkaria



ZIBERBULLYNG-A


AUKERAKETAREN ZERGATIA:
Gaur egun, hainbat bulling ikusten da edonon, bai eskolan eta bai kalean ere. Horregatik gai hau oso interesgarria  iruditzen zaigu gu irakasle izango garenetik kasu ezberdin hauek ezagutu behar baititugu.
Denok dakigun moduan, telebistan, interneten.... honako kasuek ematen dira. 
Hurrengo bideo eta testu hauen bidez erakutsi nahi dizuegu zer nolako arazoak sortzen diren teknologi berrien erabilpenarekin.


BITARTEKO GRAFIKOA: 





INFORMAZIO ITURRIA:

http://www.youtube.com/watch?v=ch1SwcAra-E

IRUZKINA:

Gaur egun iragaitzako eta birplanteamenduz beteriko garaia bizi dugu gizartean nagusitzen diren balioei dagokienez. IKTen paperak protagonismo handia dauka bere dimentsio sozializatzaileagatik bai gazteengan duen eraginagatik, azken horien bizitza estiloetan ezartzen baita, elkarri eragiteko moduak eta baita inguruan duten guztia antzemateko moduak ezartzera iritsi arte.

Gaur egun hainbat euskarri teknologiko ezinbestekoak bihurtu dira nerabeentzako, baina tresna guztien artetik gehien nabarmentzen dena Internet da, bai euskarri informatikoaren bidez zein telefonia mugikorraren bidez geroz eta presentzia handiagoa baitu gure gizarteko esparru guztietan.

Internetek makina bat aukera eskaintzen ditu, baina era berean baita makina bat arrisku, izan ere, egia da komunikazio eta informazio tresna ona izan daitekeela, baina egia da baita ere adierazpen modu askotako indarkeriarako espazio berria osatzen duela.

Hortaz, prestakuntza eta informazio gehiago behar da, bai ikastetxeetatik bai gurasoengandik, ez bakarrik kontu teknologikoetan, baizik eta erabiltzaileen eta Interneten arteko interakzio ona berma dezaketen espazioetan. Esan dugunez, sareak eskaintzen dituen aukerak asko dira eta beharrezkoa da horien erabilera egokia ahalbidetuko duten garapen etiko eta morala bermatuko duten ikasketak eskuratzea.

Indakeria betidanik izan da, baina biolentzia gauzatzeko adierazpen eta kanalak aldatu eta bilakatu egin dira denboraren poderioz. Egun IKTek indarkeria modu berriak ekarri dituzte: grooming-a, adin txikikoek Internet bidez jasaten duten sexu-jazarpena; sexting-a, sexu-edukiak dituzten irudien (argazkiak edo bideoak) bidalketa mugikorraren bidez; haur pornografia; delitu informatikoak; iruzurrak, sektak; ciberbullying-a (berdinen arteko jazarpena sarean).

Azken modu hori, alegia berdinen arteko indarkeria sarearen bidez edo jazarpen digitalizatua, gai kezkagarria da eta azken aldian profil berria hartu du, indarkeria mota honek ezaugarri berriak erakusten ditu, baita bullying-arekin loturiko eraso modu berriak.

Bullying-a, berdinen arteko tratu txarrak; jokabide fisikoen eta/edo ahozkoen multzoa da, zein pertsona batek edo pertsona talde batek, etsai moduan eta botere erreal edo fikziozkoaz gehiegi baliatuz, lagun baten aurka zuzentzen duen modu errepikakor eta iraunkorrean mina eragiteko asmoarekin (Olweus, 1993).

Programa pedagogiko honen bidez eta proposatzen diren ekintza ezberdinen bidez, ciberbulling-aren inguruan lan egin nahi da. Hala, teknologia berriek euren erabilera egokia bermatzeko behar duten sentsibilizazioan eta hezkuntzan jorratu nahi da, erabilera seguruan sentsibilizatuz, prebentziotik, eta gure ohituren zuzenketatik, eta gurasoek eta irakasleek gai honekiko duten paper garrantzitsutik abiatuz.

Programa honen helburu nagusia, teknologia berrien bidezko jazarpena jorratzea eta prebenitzea da. Hori dela eta, beharrezkoa da indarkeria testuinguruan jartzea ikuspegi historikoaren bitartez, definitu, eta ikusi zer ulertzen dugun indarkeriagatik, ciberbullying-a ezagutu, eta gazteek sarean erabiltzeko indarkeria-ezako tresnak eskura ditzatela.