Sekuentzia didaktikoaren hautaketa:
Sekuentzia didaktikoa hautatzeko inguruneko ikasgaia aukeratu egin dugu konkretuki eguzki sistema eta planetei buruzko gaia aztertuko dugu hain zuzen ere. Horretarako hurbilketa bat egin dugu eguzki sistemari eta honetarako jarduera batzuk helburuekin prestatu egin ditugu.
HELBURUAK
• Eguzki sistemari hurbilketa bat egitea.
• Planeta guztiak ondo ezagutzea.
• Gure planeta ondo ezagutzea.
• Interneteko baliabideen ezagupena
METODOLOGIA
Gaia ondo azaltzeko Interneta erabiliko dugu. Bertan datuak labur datoz, ondo uler daitezen eta agertzen diren irudiak, adin honetarako, oso aproposak dira. Bideo bat ere erabiliko dugu planetei buruz, gaia hobeto lantzeko, eta, honetaz aparte, fitxa batzuk prestatu ditugu klasean egiteko.
DENBORALIZAZIOA
Prestatutako saioak ordu betekoak dira, beraz, egunero ordu bateko saioa izango dute, guztira 6 saio betez.
ESPAZIOAREN ANTOLAKETA
Saio guztiak klasean eta informatika gelan egingo ditugu. Normalean bakoitza bere mahaian egingo du lan. Badago ariketa baten bat lana taldeka egingo dutena, eta horretarako mahaitik altxatu beharko dira
MATERIALA
Internetea erabiliko dugu, planeten bideo bat eta fitxa ezberdinak.
JARDUERAK
1.JARDUERA
Hasieran, planetei buruzko bideo bat ikusiko dugu.
a. Bideo hau Lehen Hezkuntzako ikasle batzuk egindakoa da: http://www.youtube.com/watch?v=JpJyBhI9hAo
Talde txikitan jarri eta interneten, planeten irudiak eta informazioa bilatuko dute.
Joku bat egingo dugu, talde bakoitza planeta bat izango da eta planetari buruz hitz egin beharko dute.
Helburuak: eguzki sitemari hurbilketa bat, Planeta guztiak ondo ezagutzea, gure planeta ondo ezagutzea eta interneta erabili.
Materiala: ordenagailuak, orrialde bat eta arkatza
Denbora: ordu betea
2.JARDUERA
Mindomoa erabiliz azalpen txiki bat emango dugu unibertsoan dauden elementuei buruz.
Hau oso eskematikoa izanen da, haurrek ongi uler dezaten.
Mindomoa aztertu ondoren, Unibertsoari buruzko abesti bat ikasiko dugu.
Abestia ondorengo hau izango da:
http://www.youtube.com/watch?v=FCyTHfvQX14
Helburuak: eguzki sitemari hurbilketa bat, Planeta guztiak ondo ezagutzea, gure planeta ondo ezagutzea eta interneta erabili
Materiala: ordenagailua
Denbora: ordu bete
3.JARDUERA
Scratch programa erabiliko dugu. Bertan, Eguzkia aterako da eta definizio ezberdinak esango ditu. Umeek, zein planeta den asmatu beharko dute. Asmatutakoan, planeta horren irudia agertuko da eta Unibertsoa eratzen joango dira.
Adibidez: Zu eta ni bertan bizi gara. Badakizu zein platenari buruz ari gara?
Erantzuna: Lurra
Helburuak: eguzki sitemari hurbilketa bat, Planeta guztiak ondo ezagutzea, gure planeta ondo ezagutzea eta interneta erabili
Materiala: ordenagailua
Denbora: ordu bete
4.JARDUERA
Unibertsoari buruzko esaldi desberdinak agertuko dira eta umeek, egia edo gezurra diren esan beharko dute.
Estralurtarrei buruzko galderak egingo dizkiegu eta haurrek eskua altxatuz erantzungo dute.
Bukatzeko, estralurtar bat marraztuko dute.
Marraztutako irudi hauekin informatika gelara joango gara eta klaseko blog-era igoko ditugu
irudi guztiak.
Helburuak: eguzki sitemari hurbilketa bat, Planeta guztiak ondo ezagutzea, gure planeta ondo ezagutzea.
Materiala: ordenagailua
Denbora: ordu bete
5.JARDUERA
Definizioen jolas bat egingo dugu. Irakasleak ozenki hitz bat esango du Unibertsoari buruz eta umeek definizio ezberdinak esango dituzte. Definizio hauek, bereziak izan behar dira.
Guztiok batera aproposena aukeratuko dugu.
Adibidez:
IZARRAK: Zeruko ipurtargiak dira.
Helburuak: eguzki sitemari hurbilketa bat, Planeta guztiak ondo ezagutzea, gure planeta ondo ezagutzea.
Materiala: ordenagailua
Denbora: ordu bete

No hay comentarios:
Publicar un comentario